Izarraitzeko magalean ibilaldia antolatu du Baigerak larunbaterako

Intza Trula 2024ko mai. 13a, 10:00

Baigerak Izarraitzeko magalean ibilaldia antolatu du. (Baigera)

Larunbatean, hilaren 18an, 09:00etan aterako dira mendizaleak Azpeitiko plazatik. Parte hartzeko izena eman beharko da aurretik.

Izarraitzeko magalean ibilaldia antolatu du Baigerak laraunbat honetarako, hilaren 18rako. 09:00etan abiatuko dira mendizaleak Azpeitiko plazatik, eta honako ibilaldia egingo dute: Madalenako ermita, Lastaola, Urreta, Xoxoteko langa, Goikozaletxe, Pikua, Aitza eta Azkoitia.

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 685 72 02 72 telefono zenbakira deituta.