Gure Zirkuaz gozatzeko aukera izango da Azpeitian ekainean. Besteak beste Ekain Ibarguren pailazo eta malabarista azpeitiarra ari den euskarazko zirku ezaguna bere zazpigarren biran murgildu da. Euskal Herriko bazter ugaritara iritsiko dira bira horren barruan, eta atzo bertan iragarri zuten sare sozialetan horietako bat Azpeitia izango dela.
Hain zuzen ere, datorren hilaren 14tik 29ra egongo da Gure Zirkua Azpeitian. Esklaben ondoko zelaian jarriko dute karpa, 2019an herrian izan zirenean bezalaxe. Azpeitiko egonaldian 11 emanaldi egingo dituztela iragarri dute zirkuaren antolatzaileek, baita sarrerak salgai bihar jarriko dituztela ere, Gure Zirkuaren webgunean.
Hona hemen emanaldien egutegia eta ordutegia:
- Ekainaren 14a, ostirala, 19:00etan.
- Ekainaren 15a, zapatua, 12:00etan eta 19:00etan.
- Ekainaren 16a, igandea, 19:00etan.
- Ekainaren 21a, ostirala, 19:00etan.
- Ekainaren 22a, zapatua, 12:00etan eta 19:00etan.
- Ekainaren 23a, igandea, 19:00etan.
- Ekainaren 28a, ostirala, 19:00etan.
- Ekainaren 29a, zapatua, 12:00etan eta 19:00etan.