Oriaren 30. Traineru Jaitsiera otsailaren 10ean jokatuko da

2022ko Oriaren Jaitsierako irudia.

Oriaren Jaitsiera otsailaren 10ean, larunbatarekin, jokatuko da aurten. Dagoeneko ireki du inskripzioa Orio Arraunketa Elkarteak. Bertatik aurreratu dute, arratsaldez jokatuko dela proba.

Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du otsailaren 10ean, larunbatarekin, izango dela aurtengo Oriaren Jaitsiera. Neguko proba garrantzitsuenetako da arraun taldeentzat, eta aurten ere parte-hartzea handia izatea espero da. Pasa den urtean, esaterako, 69 txalupak parte hartu zuten: 6.000 metroko proban, 21 traineruk, eta 4.000 metrotan, 48 traineruk.

Dagoeneko izen-ematea ireki da, eta horretarako azken eguna izango da otsailaren 4a. Aurrerago emango ditu xehetasunak Orio Arraunketa Elkarteak, baina aurreratu duenez, arratsaldez jokatuko da proba, 16:00etatik aurrera, hain zuzen ere.