Urolako Komunikazio Taldeak urteko batzar orokorra egin zuen atzo, ostirala, Azpeitiko Basazabalen. Besteak beste, 2022ko kudeaketa aztertu zuten bilkuran, eta urte horretako kontuak onartu zituzten. Era berean, 2023ko kontuen berri eman zuen zuzendaritzak, eta kooperatibako kideek zituzten zalantzak argitzeko aukera izan zuten.